Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

Bukaera!

Irudia
Kaixo guztioi! Sarrera honekin bukaera ematen diot lauhilabete honetan Didaktika Orokorran emandako ideien koadernoari. Lauhilabetea laburbiluz, hasteko lehenengo egunetan gorputzaren normalizazioa klase barnean zein kanpokaldean ikusi genuen, eta hori buruzko zenbait argazki ikusi genituen, non gorputzak momentu orokorretan ze informazio ematen digun adierazten duen. Gero, hurrengo egunetan bideotxo batzuk ikusi genituen estereotipo eta etiketen inguruan. Gaia interesgarria iruditu zitzaidan, eta estereotipoen hausnarketa bat egitea idei hona iruditu zitzaidan. Honekin batera eta gai honekin lotuta, Paul B. preciadoren elkarrizketa bat ikusi genuen, bera filosofo feminista bat da eta etiketei buruzko iritzia ematen digu eta nola afektatzen du horrek eskola inguruan. Azkenik, niri iritzia eman nun niretzat zein den  eskolaren papera gorputzaren normalizazioa idatziz. Estereotipo, etiketen edo gorputzaren normalizazioak alde batera utziz, klasean sakondu ginen batez er...

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

Irudia
Gaur, ebaluazio eta ebaluazio motei buruz hitz egingo dut. "Buenas practicas docentes" txostena irakurri eta gero hausnarketa egitea idei on bat izango zela iruditu zait. Han, hezkuntzan ebaluazio formatibo eta elkarbanatua azaltzen da.  Hala ere, esan beharra dago bakarrik 1 eta 3. kapituluak irakurri ditugula, beraz haiei buruzko informazioa emango dut. Teoriarekin hasi baino lehen, esan beharra daukat gaur egun "ebaluazio" terminoa oso gaizki definituta daukagula. Guretzako ikasle baten ebaluazioa bakarrik nota triste bat jartzea da, baina benetan ez gara konturatzen ebaluatzea garapena ikustea dela. Beraz, has gaitezen termino horren teoria aldatzen eta informatu gaitezen ondo ebaluaziori buruz: Hasteko, lehenengo kapituluari begira hezkuntza formatibo eta elkarbanatuan ebaluazioa ikasteko metodoak azaltzen dira bertan. Gainera, ebaluazio eta kalifikazio desberdintasunak azaltzen dira, nonebaluatzeko kalifikatzea beharrezkoa ez dela esaten den. Gaur egun...

Ikasten kooperatzen, kooperatzen ikasten

Irudia
Metodologia desberdinak azaldu ondoren, esan dezakegu beste era erabilgarri bat dagoela ikasleekin jarduteko. Ikaskuntza kooperatiboa duela gutxi erabiltzen hasi zen teknika edo ikaskuntza da. Honek, ikasteko metodo bat da, ez irakasteko. Taldeka eta kooperatiboki lan eginez gure klaseetan ikusi dezakegu nola ikasteko orduan ematen diren emaitzak hobetzen joaten diren. Teknika hau batez ere, oso erabilia da berritze sistema erabiltzen hasi nahi duten eskoletan, eta emaitzak ondo dijoazela ikusita, aurrera eramateko metodo aproposa dela ikusi dezakegu, Bereziki IK/KI metodoarekin bilatzen dena da ikasleen arteko laguntza, elkarrekin jardutea, gauzak prestatzea, adostea... Gainera, ikasleentzat gauza berri bat da, eta esperientziaz esan dezaket nagusiki beti jarduerak taldeka egin nahi dituztela, haientzat dibertigarriagoa delako, eta edozein momenturo laguntza eskatu dezaketeelako haien kideei, guztia elkarrekin egiten eta haien artean kooperatzen. Metodo honen adibi...

Sacristan eta ebaluazioa

Irudia
Gaur klasean ebaluazioaren inguruko bideotxo bat ikusi dugu. Jose Gimeno Sacristan bere ikuspuntutik adierazten digu berarentzat zer den ebaluazioaren definizioa. Zenbait gauza ebaluatzeko orduan desagertzen edo apurtzen dira, gauza guztiak ezin baititugu ebaluatu. Adibideren bat jartzekotan, esan dezakegu ikasleen jarrera ez dela aldatzen egun betetik bestera. Beraz, guk baloratu dezakegu eguna neurri bat jarri gabe. Betidanik nahi izan duguna izan da dena ebaluatu objetibo batekin, baina Sacristanek esaten duen bezala, ebaluazio bat baloratzean datza, eta ez puntuaketan. Arazorik larriena hezkuntzan gobernuen poterea da. Haien funtzioa hezkuntzan dauden gauzak aldatzea eta "hobetzea" da baina benetan bere lana izan beharko zen gizartean dauden desberdintasunetan sartzea eta arazoak konpontzea. Umeak ingelesa, hizkuntzak menperatu beharko lukete, baina gobernuen sistema kasu batzuetan debekantzen du. Hortaz, gobernuari arrazoiak eman behar diogu esateko dagoen s...

Kasuetan oinarritutako metodologia

Irudia
Kaixo! Aurreko sarretan azaldu ditut bi metodologia desberdin (arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutakoak). Hauek bi, esan dezakegu antzekoak direla, baina beste bat gehituko dut listara. Kasuetan oinarritutako metodologia. Metodologia kasu hau , gaur egun edozein momentuan eman aha den egoera batean oinarritzen da. Honen helburua ikasleak konponbideen garapenean oinarritzean datza. Honetarako trebetasun handia behar da, eta bereziki hori da lantzen dena. Analisia, sintesia eta informazioren ebaluazioa. Honekin batera, pentsamendu kritikoa eta talde lana sustatzen dira, non ikasleek erabakiak hartzeko eskubide guztiak daukaten eta jarrera desberdinak edo baloreak lantzeko aukera ere. Metodologia hau aurrera eramateko, zenbait pauso jarraitu behar dira. Hasteko, kasuaren edo arazoaren definizioa ematen da eta gero, bere aplikaziorako nola prestatu behar garen azaldu. Ebaluazioa egiteko hala ere zer gauza kontuan hartu behar diren azaldu behar dira et...

Arazoetan oinarritutako metodologia

Irudia
Arazoetan oinarritutako eetodologia (PBL) proiektuetan oinarritutako metodologiaren antza dauka. Metodologia honek, talde moduan lantzen da, gaitasun eta konpetetnzia interdisziplinarrak lantzen. Ikasleek haien artean lan egiten ikasi beharko dute, arazo kognitibo bat lantzeko. Irakaslearen funtzioa hemen laguntzaile, gidariedo aholkulari izatea da. Metodologia honek lan aktiboa bultzatzen du, eta aldi berean lortzen du ikasleek parte hartzea euren ezagutzan murgilduz. Metodo hau arazoen konponketan oinarritzen da eta ikasleen ZDP garatzen da. Gainera, hemen irakaslearen funtzioa ikasketak eta konpetentziak erraztea da, ikasleentzako laguntza izateko. Azkenik, esan dudan moduan elkar lana bultzatzen da, hainbat konpetentzietan banatuta. Honetarako, zenbait pauso jarraitzen diegu: 1. Zein da arazo egoera 2. Hipotesiak atera 3. Zer ikasi beharko genuke? 4. Ikaskuntza 5. Ikasitakoaren ebaluazioa 6. Lortu ditugu metak? 7. Printzipioak 8. Arazoen aplikazioa

Proiektuetan oinarritutako metodologia

Irudia
Kaixo Guztioi! Klasean ikusitako hainbat metodologia desberdin ikusi ditugu. Aintzinean ikaskuntzarako hainbat modelo desberdin erabiltzen ziren, baina gaur egun oso desberdinak dira. Beraz, ikaskuntza metodologia berriei buruzko hausnarketa egingo dut.  Hasiko naiz proiektuetan oinarritutako metodologiarekin.  Proiektu lan hau ez da bakarrik ikastetxean edo klasean lantzen den metodologia, baizik eta beharrezko den ikaskuntza ulertzea daukagun momentu aldaeran. Orain arte egondako sisteman, irakasleen lana bakarrik zen informazioa ematea, baina gaur egun, XXI. mendean gaudela, ezinbestekoa den fektore bati jarraitzen diogu: gaur egun beharrezkoa da ikasleek etortzen zaien etorkizunerako prestatzea, eta ematen zaien informazioa erabiltzen jakitea eskolaz kanpo, familian, gizartean edo lan bizitzan. Metodologia berri hau beraz, betidanik egondako metodologia apurtzen du, alde batera liburuak, disziplinak eta ordutegiak usten. Honek sustatzen du irakasle-irakasle harr...

Curriculuma

Irudia
Curriculumari definizio bat jartzekotan, pertsona batek ikasten duen guztia dela esan dezakegu. Curriculum-a hainbat motatan sailkatzen da: ausentea, ezkutua, formala eta erreala. Curriculum ezkutua: curriculum mota hau defini dezakegu era inplizituan erakusten diren edukiak. Gure egunerokoan, telebistan, klasean, eskolan edota kalean ikusi ditzakegu, guk konturatu gabe. Honen berebiziko helburua da iraunaraztea era inplizitu batean, era ezplizitu batean modu ez-egokia izango liratekeelako. Curriculum honetan batez ere ezartzen dena da klaseen bereizketa, generoa, orientazio sexuala, matxismoa... Curriculum ausentea : hau definitu dezakegu ematen ez denarekin, baina gure ingurunearekin somatu edo deduzitu daitekeena. Curricukum formala: Curriculum honek irakasle bera ezartzen du. Denbora, metodologia eta helburua ikasle berak aukeratzen du, gero horrekin lan egiteko. Curriculum erreala: Curriculum formalaren metodologia jarraituz eta haren teoria pentsatu ondoren, ...

Jose Moya, Sacristan eta konpetentziak

Irudia
Gaur klasean ikusitako bideo batzuei buruzko galdera batzuk planteatu ditugu. Bertan, konpentzentziei buruzko gaia lantzen da Jose Moyaren eta Sacristanen ikuspuntutik: 1. Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan? Sakristanen iritziz,  konpetentziak modu desegokian edo arriskutsuan erabili daitezke, oso azkar erabiltzen hasi baitirelako. 'OCDE' da nagusiki efikatzia etaerrentibilitatea bilatzen duena, merkatura zuzentzen. Adierzten du nola konpetentziak hezkuntzarako ezinbesteko helburuak diren, beraz Sakristanen ustez zentzu positiboak dituzte ikaskuntzari eta hezkuntzari begira. 2. Zer da Jose Moyaren iritziz konpetentzia bat? Moyaren ustez, konpetentzia bat pertsona batek bere errekurtso guztiak mobilizatzeko dituen errekurtsoak dira, helburu bat lortzeko edozein egoeran. Adibideren bat jartzekotan, esan dezakegu pertsona batek asko jakin arren ez dela izango konpetenteagoa. Konpetentzia gehiago izango du bere errekurtso guztiak lantzen dakienea...

Kartografia- gorputzaren normalizazioa

Irudia
Illich-ek pentsatzen zuen eskolak mugatzen gaituela zenbait gauza egitera, gauza berriak imaginatzera, hau da, irudimena etetzen duela esaten du. Pentsamenduak gure barnean sortzen direla esaten du eta kanporatu behar ditugula dio, baina egia da limiteak jartzen dizkigutela edozein gauza egiteko edo batzuetan debekatzen digutelako. Illich-en pentsaera eta gure iritziarekin batera, kartografia hau sortu genuen: Horretarako, kartografia honen atal bakoitzari esanahi bat eta arrazoi bat eman genion: -Txontxongiloa:  hezkuntza sistemaren barruan txontxongilo izaera daukagu, gizarteak inposatu duelako. Ez ditugu mugimendu propiorik, izateko eskubiderik eta manejatuak izaten gara momentuoro. Arau batzuen barruan egon behar dugu beti eta horiekin apurtzeak, sistemaren kanpo geratzeak suposatuko luke. -Egunkari papera:  komunikabideek etengabe manipulatzen gaituzte. Erlaziorik ez daukatela ematen duen arren, eskolako jendearen izaerak osatzen du eskolaren ...

Performance - El ritual del progreso

Irudia
Illich-en "el ritual del progeso" kapitulua irakurri eta aztertu dugu, eta performance bat egitea proposatu genuen. Kapitulu horretatik idei batzuk atera genituen baina bereziki bat inpaktatu gintuen. "Aldaketak ez du aurrerapena esan nahi" esaten zuen esaldia hain zuzen ere. Idei horrekin, performance-a egiteko zenbait idei eta iritzi gure artean konpartitu genituen, idei berriak eta onak ateraz. Beraz, "aldaketal ez du aurrerapena esan nahi"-ren esaldia buruan izanda, modaren inguruan eta pil-pilean dagoen gai bat autatu genuen. Moda! Moda? Bai, moda. Ez al dugu gure arropa aldatzen urtero edo bi urtetan behin bakarrik modan ez daudelako jada? Eta ez al dugu ikusten orain jansten ditugun arropak "modan" daudenak, duela 50 urte atzera eramaten zen arropa dela? Guk egindako performace-ean modaren aldaera antzertu genuen. 1970, 200 eta 2018 urteak arbelean idatzi genituen, antzezlana hiru partetan bananduz. Hasteko, 1970-ean gutariko bi...