Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)
Gaur, ebaluazio eta ebaluazio motei buruz hitz egingo dut. "Buenas practicas docentes" txostena irakurri eta gero hausnarketa egitea idei on bat izango zela iruditu zait. Han, hezkuntzan ebaluazio formatibo eta elkarbanatua azaltzen da. Hala ere, esan beharra dago bakarrik 1 eta 3. kapituluak irakurri ditugula, beraz haiei buruzko informazioa emango dut. Teoriarekin hasi baino lehen, esan beharra daukat gaur egun "ebaluazio" terminoa oso gaizki definituta daukagula. Guretzako ikasle baten ebaluazioa bakarrik nota triste bat jartzea da, baina benetan ez gara konturatzen ebaluatzea garapena ikustea dela. Beraz, has gaitezen termino horren teoria aldatzen eta informatu gaitezen ondo ebaluaziori buruz: Hasteko, lehenengo kapituluari begira hezkuntza formatibo eta elkarbanatuan ebaluazioa ikasteko metodoak azaltzen dira bertan. Gainera, ebaluazio eta kalifikazio desberdintasunak azaltzen dira, nonebaluatzeko kalifikatzea beharrezkoa ez dela esaten den. Gaur egun...