Mezuak

lehen hezkuntza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

Irudia
Gaur, ebaluazio eta ebaluazio motei buruz hitz egingo dut. "Buenas practicas docentes" txostena irakurri eta gero hausnarketa egitea idei on bat izango zela iruditu zait. Han, hezkuntzan ebaluazio formatibo eta elkarbanatua azaltzen da.  Hala ere, esan beharra dago bakarrik 1 eta 3. kapituluak irakurri ditugula, beraz haiei buruzko informazioa emango dut. Teoriarekin hasi baino lehen, esan beharra daukat gaur egun "ebaluazio" terminoa oso gaizki definituta daukagula. Guretzako ikasle baten ebaluazioa bakarrik nota triste bat jartzea da, baina benetan ez gara konturatzen ebaluatzea garapena ikustea dela. Beraz, has gaitezen termino horren teoria aldatzen eta informatu gaitezen ondo ebaluaziori buruz: Hasteko, lehenengo kapituluari begira hezkuntza formatibo eta elkarbanatuan ebaluazioa ikasteko metodoak azaltzen dira bertan. Gainera, ebaluazio eta kalifikazio desberdintasunak azaltzen dira, nonebaluatzeko kalifikatzea beharrezkoa ez dela esaten den. Gaur egun...

Ikasten kooperatzen, kooperatzen ikasten

Irudia
Metodologia desberdinak azaldu ondoren, esan dezakegu beste era erabilgarri bat dagoela ikasleekin jarduteko. Ikaskuntza kooperatiboa duela gutxi erabiltzen hasi zen teknika edo ikaskuntza da. Honek, ikasteko metodo bat da, ez irakasteko. Taldeka eta kooperatiboki lan eginez gure klaseetan ikusi dezakegu nola ikasteko orduan ematen diren emaitzak hobetzen joaten diren. Teknika hau batez ere, oso erabilia da berritze sistema erabiltzen hasi nahi duten eskoletan, eta emaitzak ondo dijoazela ikusita, aurrera eramateko metodo aproposa dela ikusi dezakegu, Bereziki IK/KI metodoarekin bilatzen dena da ikasleen arteko laguntza, elkarrekin jardutea, gauzak prestatzea, adostea... Gainera, ikasleentzat gauza berri bat da, eta esperientziaz esan dezaket nagusiki beti jarduerak taldeka egin nahi dituztela, haientzat dibertigarriagoa delako, eta edozein momenturo laguntza eskatu dezaketeelako haien kideei, guztia elkarrekin egiten eta haien artean kooperatzen. Metodo honen adibi...

Sacristan eta ebaluazioa

Irudia
Gaur klasean ebaluazioaren inguruko bideotxo bat ikusi dugu. Jose Gimeno Sacristan bere ikuspuntutik adierazten digu berarentzat zer den ebaluazioaren definizioa. Zenbait gauza ebaluatzeko orduan desagertzen edo apurtzen dira, gauza guztiak ezin baititugu ebaluatu. Adibideren bat jartzekotan, esan dezakegu ikasleen jarrera ez dela aldatzen egun betetik bestera. Beraz, guk baloratu dezakegu eguna neurri bat jarri gabe. Betidanik nahi izan duguna izan da dena ebaluatu objetibo batekin, baina Sacristanek esaten duen bezala, ebaluazio bat baloratzean datza, eta ez puntuaketan. Arazorik larriena hezkuntzan gobernuen poterea da. Haien funtzioa hezkuntzan dauden gauzak aldatzea eta "hobetzea" da baina benetan bere lana izan beharko zen gizartean dauden desberdintasunetan sartzea eta arazoak konpontzea. Umeak ingelesa, hizkuntzak menperatu beharko lukete, baina gobernuen sistema kasu batzuetan debekantzen du. Hortaz, gobernuari arrazoiak eman behar diogu esateko dagoen s...

Kasuetan oinarritutako metodologia

Irudia
Kaixo! Aurreko sarretan azaldu ditut bi metodologia desberdin (arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutakoak). Hauek bi, esan dezakegu antzekoak direla, baina beste bat gehituko dut listara. Kasuetan oinarritutako metodologia. Metodologia kasu hau , gaur egun edozein momentuan eman aha den egoera batean oinarritzen da. Honen helburua ikasleak konponbideen garapenean oinarritzean datza. Honetarako trebetasun handia behar da, eta bereziki hori da lantzen dena. Analisia, sintesia eta informazioren ebaluazioa. Honekin batera, pentsamendu kritikoa eta talde lana sustatzen dira, non ikasleek erabakiak hartzeko eskubide guztiak daukaten eta jarrera desberdinak edo baloreak lantzeko aukera ere. Metodologia hau aurrera eramateko, zenbait pauso jarraitu behar dira. Hasteko, kasuaren edo arazoaren definizioa ematen da eta gero, bere aplikaziorako nola prestatu behar garen azaldu. Ebaluazioa egiteko hala ere zer gauza kontuan hartu behar diren azaldu behar dira et...