Ikasten kooperatzen, kooperatzen ikasten
Metodologia desberdinak azaldu ondoren, esan dezakegu beste era erabilgarri bat dagoela ikasleekin jarduteko. Ikaskuntza kooperatiboa duela gutxi erabiltzen hasi zen teknika edo ikaskuntza da. Honek, ikasteko metodo bat da, ez irakasteko.
Taldeka eta kooperatiboki lan eginez gure klaseetan ikusi dezakegu nola ikasteko orduan ematen diren emaitzak hobetzen joaten diren. Teknika hau batez ere, oso erabilia da berritze sistema erabiltzen hasi nahi duten eskoletan, eta emaitzak ondo dijoazela ikusita, aurrera eramateko metodo aproposa dela ikusi dezakegu,
Bereziki IK/KI metodoarekin bilatzen dena da ikasleen arteko laguntza, elkarrekin jardutea, gauzak prestatzea, adostea... Gainera, ikasleentzat gauza berri bat da, eta esperientziaz esan dezaket nagusiki beti jarduerak taldeka egin nahi dituztela, haientzat dibertigarriagoa delako, eta edozein momenturo laguntza eskatu dezaketeelako haien kideei, guztia elkarrekin egiten eta haien artean kooperatzen.
Metodo honen adibideren bat jartzekotan, aurreko egunean klasean egindako jarduera batzuk azalduko ditut:
1. Minutu batean adinaren arabera kokatu behar ginen, punta batean zaharrena eta bestean txikiena jarriz. Azkar egin behar genuen, minutu batean, beraz kooperatiboki lan egin genuen. Hala ere, beste ikasgaian antzeko jarduera prestatu genuen, baina hitz egin gabe, beraz sailagoa zen (beste era izan daiteke).
2. Eskuburdinak: Lokarriz egindako bi eskuburdinak hartu behar dira. Binaka jarrita, eskuburdinekin lotuta geuden. Binaka lan egin behar genuen minutu batean eskuburdinak sakabanatzeko eta libre izateko. 3 saiakera egin genituen (lokarriaren gainetik pasa, atzetik, slto egin...) baina ezin izan genuen soltatu. Beraz, azkenean erantzuna irakasleak eman zigun. Hala ere, denon artean ondo lan egin genuen, elkarrekin hitz egin genuen eta emaitza lortu ez arren, ondo kooperatu genuen.
3. Piramidea: Lokarri bat hartuz goma batekin erdian eta beste 4 lokarri izanda kanpoaldean, edalontziak hartu eta piramide bat sortzen saiatu ginen. Nola? 4 pertsonen artean hitz egite eta kooperatzen. Lehendabizi ondo atera zen, baina gauza konplikatu zen irakasleak begiak itxita egiteko esan zigunean.
Laburbilduz, esan dezakegu IK/KO metodoa efektiboa dela, laguntzen duela elkar lan egiten eta besteei laguntza ematen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina