Mezuak

1.kapitulua etiketa duten argitalpenak ikusgai

Ivan Illich

Irudia
Klasean zenbait saio eman genituen Ivan Illich-en 3 kapitulu irakurtzen eta bere ideiak azpimarratu genituen gero gure artean partekatzeko eta performance bat egiteko. Hona hemen egin genituen zenbait galdera kapituluka: 1. Kapitulua: "la crítica de las herramientas" 1. Zer zentzu ematen dio Illich-ek “erreminta” kontzeptuari? Zein da “erreminten” helburu? Egungo eskola barruko “erreminta” bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua? Illich- ek ‘erreminta’ kontzeptua erabiltzen duenean erreferentzia egiten dio giza ekintzek arrazoitutako instrumentu guztiei; hau da, edozein gauza edo dispositibo erabiltzea helburu jakin bat lortzeko. Ez bakarrik objektu fisikoak , abstraktua eta instituzionalak direnak ere, adibidez, arauak, ordutegiak, arkatz bat, liburutegi bat...etab. Eskola barruko erreminta fisiko bat liburu bat izan daiteke adibidez, liburu horri esker ikasleak informazioa eskuratu dezakete gai jakin edo desberdin batzuen inguruan eta horri esker haien e...