Ivan Illich
Klasean zenbait saio eman genituen Ivan Illich-en 3 kapitulu irakurtzen eta bere ideiak azpimarratu genituen gero gure artean partekatzeko eta performance bat egiteko. Hona hemen egin genituen zenbait galdera kapituluka:
1. Kapitulua: "la crítica de las herramientas"
1. Zer zentzu ematen dio Illich-ek “erreminta” kontzeptuari? Zein da “erreminten” helburu? Egungo eskola barruko “erreminta” bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?
Illich- ek ‘erreminta’ kontzeptua erabiltzen duenean erreferentzia egiten dio giza ekintzek arrazoitutako instrumentu guztiei; hau da, edozein gauza edo dispositibo erabiltzea helburu jakin bat lortzeko. Ez bakarrik objektu fisikoak, abstraktua eta instituzionalak direnak ere, adibidez, arauak, ordutegiak, arkatz bat, liburutegi bat...etab. Eskola barruko erreminta fisiko bat liburu bat izan daiteke adibidez, liburu horri esker ikasleak informazioa eskuratu dezakete gai jakin edo desberdin batzuen inguruan eta horri esker haien ezagupenak handitu (hau liburu horiek erabiltzearen helburua izango litzateke).
2. Produkzio eredu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertua, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetzeko. Hau irudikatzeko, Illich-ek “balore” notaz hitz egiten digu. Sakondu kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen.
Balore horiek ‘’uso eta cambio’’ ziren. Adibidez esaten zuen: “andar” es un valor de usos porque es natural (nire gaitasuneta); valor de cambios (sistemak egiten duena da ordezkatu nire gaitasunak adib autoak: nik badakit ibiltzen baina autoa erosten dut) son “coches” porque sustituyen el valor de usos.
3. Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta ikaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat “eskolatua” (sociedad escolarizada) dagoela?
Illich-en ustez eskolak intelektualitatea mozten du prozesuaren eta sustantziaren arteko konfusioa sortzen duelako; hau da, konfusioa sortzen du tratamendu instituzional jakin baten eta sormenaren artean. Ikaskuntza irakaskuntzaren ondorioa dela uste du eta eskola ondorio horren butzatzailea dela, baita eskolak banakoa bere ikaskuntzatik aldentzen duela ere. Gizarte bat eskolatua dagoela esan dezakegu onartzen denean pertsonen edo banakoen konpetentzia ez dela neurtuko hauen zaletasunengatik, baizik eta klasean pasatzen dituzten orduengatik. ikaskuntza = produktua.
4. Illich-en arabera zer da eskola eta zer da egiten duena gure gizartean?
Sozialki ikusita, eskola polarizatzailea da, hau da, bere funtzionamenduak klase sozialen eraketari mesede egiten dio. “Adimen kapitalista” dutenak, beti ziurtagiri gehiago metatuko dituzte eta beraz, lan prestigiosoak izateko aukera gehiago dituzte. Eskola berdinera joan arren, familia txirotik datozen umeak, familia aberatsetatik datozen umeen aukera berdinak ez dituzte izango. Ondoren, Bordieuk deituko dio “capital kultural”. Eskolak ezin du desabantaila hau konpondu, “bukaera gabeko eskailera” bat delako, ez du berdintasuna laguntzen, estatusari mesede egiten dio.
5. Bizitzaren medikazioaren harira, Illich-ek hurrengo ideia azaltzen du:
“En una sociedad colonizada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y cultural, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable” (36or)
Aurreko baieztapenak kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?
Antzinako medikuntzaren funtzioa gaixotasunak sendatzea zen. Orain, kontraz, gehien batean sendagaiak ematea da funtzio garrantzitsuena. Hau da, orain ez da ikusten medikuntza mina edo gaixotasun horiek sendatzeko tresna, baizik eta produktuak saltzea baizik.
Medikuntza kasu hau, hezkuntza arloarekin lotuz, esan dezakegu antzeko kasu bat dela. Hau da, azkenean gaur egungo hezkuntza-sistema ez du nahi ikasle guztiak klasetik ateratzea gauza berriak jakinda edo nahi duten ikasketak egiteko esfortzua egitea, baizik eta gaur egun “kopiak” ateratzea nahi du. Guztiok gauza bera ikastera behartzea, gero lan mundura produktu bezala saltzeko.
6. Illich-ek adierazten du:
“Hay un monopolio industrial cada vez que la herramienta priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción, como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de bienes y servicios” (37or)
Egoera honek bultzatzen du “profesio” zehatz bat hedatzera, zein da? Zer da burutzen duena? Orain, zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen baten aurrean?
3. Sektore baten sorkuntzari egiten dio mesede Illichek esandakoa (zerbitzu sektorea). Honek pertsonek gure kabuz egin ditzazkegun gauzen beharra asetzen du. Beraz, guk gure kabuz egin dezakegun lana beste pertsona bati uzten diogu, gero eta gehiago akomodatuz. Horrela dena eginda eukitzera ohituratu gara, eskolan islatuta ere agertzen den faktorea, alegia. Izan ere, umeek dena egina eukitzera ohitu ditugu, eta haien sormena eta inspirazioa zapuztu ditugu. Ume bati zerbait margotzeko eskatzen diogunean, seguraski zer margotu behar duen galdetuko digu, haren barnean ideiarik eduki gabe. Beraz, oreka bat aurkitu behar da, non umearenganako exigentziaren balantza ez den gehiegizkoa eta ald berean txikiegia.
Illich- ek ‘erreminta’ kontzeptua erabiltzen duenean erreferentzia egiten dio giza ekintzek arrazoitutako instrumentu guztiei; hau da, edozein gauza edo dispositibo erabiltzea helburu jakin bat lortzeko. Ez bakarrik objektu fisikoak, abstraktua eta instituzionalak direnak ere, adibidez, arauak, ordutegiak, arkatz bat, liburutegi bat...etab. Eskola barruko erreminta fisiko bat liburu bat izan daiteke adibidez, liburu horri esker ikasleak informazioa eskuratu dezakete gai jakin edo desberdin batzuen inguruan eta horri esker haien ezagupenak handitu (hau liburu horiek erabiltzearen helburua izango litzateke).
Aurreko baieztapenak kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?
Antzinako medikuntzaren funtzioa gaixotasunak sendatzea zen. Orain, kontraz, gehien batean sendagaiak ematea da funtzio garrantzitsuena. Hau da, orain ez da ikusten medikuntza mina edo gaixotasun horiek sendatzeko tresna, baizik eta produktuak saltzea baizik.
2.Kapitulua: "el ritual del progreso"
- Zer esaten du Ilich-ek aurrerapen teknologiaren inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Ilichen ustez, teknologiak errealitatea gainditzen duenean, hipotetikoa den zerbait bihurtzean, fedearen beharra agertzen da. Teknologia fedean oinarritzen da behar da. Hezkuntzan teknologiak indar handia du, eta fedea zor zaio ere aurrerapen hauen kanpo ez geratzeko, hauen ondorioen alde negatiboei jaramonik egin gabe.
2. Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza nahiz eta beraien ondorio kaltegarriak izan? Honen adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Asetu gabeko kontsumoaren oinarria obsolezentzia programatua da. Honek gizartea zatitzen du, produktu berriak erosteko gai ez direnen amorru edo atsekabea, eta gai direnen frustrazioa, produktuei lotuta bizi direlako, dezepzio batean murgildurik. Honek zatiketa sortzen du, eta zatiketa hau eliteen onuran izango da betiere. Kaltegarriak jendearentzat, eliteek hemendik jaten dute.
3.Eskolaren arloan “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Helburua oso argia da, sistemaren sostengua bermatu, sistemarentzat onuragarriak diren ideiak eta aktitudeak sustatzea alegia. Bi bidea, hau da, bi jarrera irakasteko nahia: metagarria den merkantzien kontsumoa eta piramide burokratiko batean igoera hierarkikoa. Lehenengoak esan nahi du, kuantifikableak diren jakintzaren pieza txikiekin, kontsumo bukaezina sustatzen da, merkatuaren produktu guztiak kontsumituz. Bigarrenak ikasleari behartzen dio sinistera dena mailakatua dagoela, arrakasta lortzeko mailaz igotzen joan behar dela, eta beraz kontsumo maila igotzen denean, pertsonaren maila igotzen da ere, “hobea” dela sinestarazten; honela merkatuaren baloreei mesede egiten die pertsonen arrakasta kontsumoan oinarrituz.
4.Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Bi oinarri pertsonengan jorratzen dira, natura kontrolatzea eta beharrak asetzea. Bi oinarri hauek aldentzen joan ahala, eta beharrak bere transformazio konstantea jarraitzean, sistemaren beharra izaten dugu behar horiek asetzeko, askotan behar horiek sistemak sortuta badira ere (hau produktu eta zerbitzu gehiago sortuaz lortzen da). Honela, insatisfakzio konstante batean bizi gara, beharrak asetzen eta aldi berean asetugabeak geratzen, baina sistemak kontsumo iraunkor batekin beharrak asetzearen espejismoan sartzen gaitu.
5.Eskolaren funtzionamendua sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen ari da hau?
Argi dago baietz. Mailaketan ikusten da hau, hezkuntzan dena dago mailakatua, gizartean bezalaxe. Eta sartzen den ideia nagusia maila horien gorakoa beharrezkoa dela pertsona bezala hobetzeko. Hau da, geroz eta maila goreneagoan egon, geroz eta pertsona hobea eta garrantzitsuagoa izango zara, eta kontsumoa sustatzen da maila igoera suposatzen duela esanez.
6.Ilich-en aburuz, zein da Kapitalismoaren “mantra” (errepikapena) aurrerapenen harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Frustrazio eta satisfakzioaren logika. Hau da, kontsumoak sortzen duen satisfakzioa azkar bihurtzen da frustrazioan, hurrengo produktua (aurrerapenak dakarrenak) erosteko beharrean. Beraz, gurpil antzeko batean sartzen gara frustrazio konstante batean eta kontsumo infinituarekin sendatzen hau, sendagaia baino gehiago gaixotasuna denean.
Honek kaos antzeko bat sortzen du, inestabilitate bat, eta hor sistemak onura bat ikusten du. Kaos horren harira dator kontrolatzeko tresna bat, eta beraz kaos hori behar du sistemak bere funtzionamendurako.
7.Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Ilichek aipatzen duen “teknologien agindua”-n (imperativo tecnológico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu honek? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolatzearen aldarrikapenarekin?
Kontzeptu honek mito bat dakar berarekin. Honek dioenez teknologian aurrerapen bat datorrenean hala edo nola bhartzen gaituzte hau erostera. Imperatiboa sortzen da, hau da, ondorioen bidez erostera behartzen da. Ondorio hauek latzak izango direla esaten da, erosten ez bada kontsekuentzia oso txarrak eta negatiboak izango direla sinestarazten da, beldurra sortuz. Honen bidez, kontsumora behartuta sentitzen da gizartea, sistema sostengatuz.
Beraz, Ilichek dio, deseskolarizazioari buruz hitz egiten duenean, desmitifikazio bati buruz hitz egiten duela. Honela, gizartearen askatasuna lortzeko mitoen ezabaketa beharrezkoa dela dio, gizarte bezala aurreratzeko hauek deuseztatu behar direla kontrolatzen gaituztelako, eta aurreko gizarteekin lotzen gaituztelako.
3. Kapitulua: "la convivencialidad"
1. Zein da Illich-entzat zeremonia mito-poetikoen ondorioa? Zer proposatzen du alternatiba bezala?
Beraren ustez aurrerapenerako zeremonia mito-poetikoen bidez efektu kontraproduktiboak ematen zirela, sormenaren paralisiaren bidez. Illic esaten zuen gaur egun ezin dugula lotu modernitatea instituzionalizazioko baloreekin edo industria hedakuntzan. Honeterako, sormen sortzaileraren alternatiba jartzen du. Gainera, bere ustez eskola mito bat izan daiteke ere, mito-poetikoaren zeremoniak ostopatzen baitu sormena.
2.Zer da Illich-entzat "bizikidetasun" printzipioa?
Bizikidetasun printzipioa erreminten estrukturako inbertsio bat eginez gizarte moderno bat bireraikitzeko proiektua da. Bizikidetasuna taldean integratutako gizakien esku dago, eta ez adituen eskura. Bizikidetasun ordena onarrituta dago autonomia balorearen eta instrumentalitatearen oinarriaren arteko oreka mantentzen.
3. Illich-ek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugiroarekin. Zeintzuk? Zertan oinarritzen dira?
Illich-en ustez, bi harreman modu daude: autonomoa eta heteronomoa.
Autonomoa balioak, akzio pertsonal independientea aldarrikatzen du. Aldez, heteronomoa, pertsonen bizitza eta baloreen transmizioa antolatzen duten egitura batzuk aldarrikatzen ditu. Beraz, bere ustez gizartea autonomoa izan behar da, gizarteak autonomiaren eta ondare-ekoizpenaren arteko oreka aurkitu behar du.
4."Bizikidetasun gizarteak" (sociedad convivencial) ekoizpen heteronomo guztia ezabatu beharko luke? Nolako itzulpena izango luke honek hezkuntzan?
Bizikidetasun gizartea agertzen dagizabanakoa erremintak kontrolatzen dituenean. Gizartea indarberritzen da orekatzen denean autonomiaren balioa eta tresna bezala erreminten erabilerarekin. Ekoizpen heteronomo hori sinergia positiboa apurtzen du. Beraz, giro eta pertsonen artean dagoen erlazio heteronomoa ezabatu behar da.
Hezkuntzari begira, lehen "bizikidetasun erraminta" bat erabili behar da; gero, eskolak eratutako ideia sozialak alde batera utzi.
5. Illich-ek esaten du ekoizpenaren modu heteronomoaren suntsitzeak, bi neurri aurrera eramatea eskatzen dituela. Zeintzuk dira horiek?
Modu heteronomoa suntsitzean, erakundeen mugak zehaztu behar dira eta erreminta onuragarriak sustatu behar dira. Adibidez, komunikatzeko erabiltzen diren sare sozialak (korreoa, Whatsapp...) kontrolatzeko modu erresena izan daiteke.
6. Zertan datza "Bizikidetasun gizarte" hori sortzeko neurri bakoitza?
Gaur egun teknologia gure industralizazioan eta gure egunerokoan parte hartzen duen ezinbesteko neurria da. Bizikidetasuna gizartera ailegatzeko, teknologiaren kontrol soziala ezarri behar da, eta honek industrializazioari muga zehatzak jartzen dio.
7. Zer dakar deseskolaratzeak?
Eskolak sortutako ideia eta balore sozialak , diskriminazioa alde batera uzten dira. Eskola instituzio berriak sortu behar dira, eta hauen helburua izango da heziketa-erlazioa eratzea. Eskolak eratzen du trebetasuneko sozializazioa, dakarrena lan-bizitzarako trebetasun baliagarriak. Deseskolarizazioaren xede nagusia dinamismo soziala ekartzea baita.
8. Zein da Illich-en arrazionalitate utopikoen azken zentzua?
Illich-ek autonomia pertsonal bat sustatu nahi du, eta politikoki kondizio-politikoentzako baldintzak sortu nahi ditu. Aldiz, pertsonak ideia politikoak, medikuntzan eta eskolarizazioak ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina