Mezuak

klasea etiketa duten argitalpenak ikusgai

Keinua, informazioa?

Irudia
Klasean zenbait aurkezpen ikusi ditugu non argazki batzuk erakutsi diren gorputz-mugimendu eta hezkuntza arloarekin lotuta. Oso interesgarria iruditu zait eta orain nire argazki batzuen hausnarketa egiteko gogoak piztu zaizkit. Beraz, goazen idaztera pixkat! Ainhoa eta biok zenbait argazki atera genituen, bai klasean bai klasez kanpo, baina nik bereziki bakar batzuekin geratzen naiz. Ez dira agian oso politak, ezta txundigarriak, baina niretzako behintzat badira esanguratsuak eta interesgarriak: Hasteko, argazki hauekin hasiko naiz: Hemen ikusi dezakegu gure klase kide batzuk klasean zehar. Denok daude eserita, isilik dirudite. Baina, badago zeozer benetan inpaktatu ninduena. Denok daude keinu bera egiten, eskuak ahora eramaten dituzte. Niretzako hori kezka keinua izan daiteke. Esan nahi dut, egoera ikusita , klasean daudela, agian lan bat edo azterketa bati begira pentsatzen daude eta kezkatuta daude. Argazki hauek gure hezkuntza sistemarekin erlazionatzen baditugu, esa...