Mezuak

Metodologia etiketa duten argitalpenak ikusgai

Kasuetan oinarritutako metodologia

Irudia
Kaixo! Aurreko sarretan azaldu ditut bi metodologia desberdin (arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutakoak). Hauek bi, esan dezakegu antzekoak direla, baina beste bat gehituko dut listara. Kasuetan oinarritutako metodologia. Metodologia kasu hau , gaur egun edozein momentuan eman aha den egoera batean oinarritzen da. Honen helburua ikasleak konponbideen garapenean oinarritzean datza. Honetarako trebetasun handia behar da, eta bereziki hori da lantzen dena. Analisia, sintesia eta informazioren ebaluazioa. Honekin batera, pentsamendu kritikoa eta talde lana sustatzen dira, non ikasleek erabakiak hartzeko eskubide guztiak daukaten eta jarrera desberdinak edo baloreak lantzeko aukera ere. Metodologia hau aurrera eramateko, zenbait pauso jarraitu behar dira. Hasteko, kasuaren edo arazoaren definizioa ematen da eta gero, bere aplikaziorako nola prestatu behar garen azaldu. Ebaluazioa egiteko hala ere zer gauza kontuan hartu behar diren azaldu behar dira et...

Arazoetan oinarritutako metodologia

Irudia
Arazoetan oinarritutako eetodologia (PBL) proiektuetan oinarritutako metodologiaren antza dauka. Metodologia honek, talde moduan lantzen da, gaitasun eta konpetetnzia interdisziplinarrak lantzen. Ikasleek haien artean lan egiten ikasi beharko dute, arazo kognitibo bat lantzeko. Irakaslearen funtzioa hemen laguntzaile, gidariedo aholkulari izatea da. Metodologia honek lan aktiboa bultzatzen du, eta aldi berean lortzen du ikasleek parte hartzea euren ezagutzan murgilduz. Metodo hau arazoen konponketan oinarritzen da eta ikasleen ZDP garatzen da. Gainera, hemen irakaslearen funtzioa ikasketak eta konpetentziak erraztea da, ikasleentzako laguntza izateko. Azkenik, esan dudan moduan elkar lana bultzatzen da, hainbat konpetentzietan banatuta. Honetarako, zenbait pauso jarraitzen diegu: 1. Zein da arazo egoera 2. Hipotesiak atera 3. Zer ikasi beharko genuke? 4. Ikaskuntza 5. Ikasitakoaren ebaluazioa 6. Lortu ditugu metak? 7. Printzipioak 8. Arazoen aplikazioa