Kasuetan oinarritutako metodologia

Kaixo!

Aurreko sarretan azaldu ditut bi metodologia desberdin (arazoetan oinarritutako metodologia eta proiektuetan oinarritutakoak). Hauek bi, esan dezakegu antzekoak direla, baina beste bat gehituko dut listara. Kasuetan oinarritutako metodologia.

Metodologia kasu hau , gaur egun edozein momentuan eman aha den egoera batean oinarritzen da. Honen helburua ikasleak konponbideen garapenean oinarritzean datza. Honetarako trebetasun handia behar da, eta bereziki hori da lantzen dena. Analisia, sintesia eta informazioren ebaluazioa. Honekin batera, pentsamendu kritikoa eta talde lana sustatzen dira, non ikasleek erabakiak hartzeko eskubide guztiak daukaten eta jarrera desberdinak edo baloreak lantzeko aukera ere.

Metodologia hau aurrera eramateko, zenbait pauso jarraitu behar dira. Hasteko, kasuaren edo arazoaren definizioa ematen da eta gero, bere aplikaziorako nola prestatu behar garen azaldu. Ebaluazioa egiteko hala ere zer gauza kontuan hartu behar diren azaldu behar dira eta ariketa batzuk egiten dira ikasleek eta irakasleek analisian lantzeko.

Kasuetan oinarritutako metodologia zenbait egoera desberdin sustatzen ditu:

-Baloreetan oinarritutako egoerak
-Istiluetan oinarritutako egoerak.
-Sormena erabiltzeko egoera
-Errealitatearen bilaketan oinarritutako egoera
-Egoera tematikoa


Bukatzeko, esan dezakegu metodologia honen ebaluaketari begira, hiru alderditan banatu genezakeela: Ekintzen identifikazioa, arazoeran idenifikazioa eta arazoaren ebazpena.

Resultado de imagen de metodo de caso



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

"Estereotipo etiketak"