Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)



Gaur, ebaluazio eta ebaluazio motei buruz hitz egingo dut. "Buenas practicas docentes" txostena irakurri eta gero hausnarketa egitea idei on bat izango zela iruditu zait. Han, hezkuntzan ebaluazio formatibo eta elkarbanatua azaltzen da.  Hala ere, esan beharra dago bakarrik 1 eta 3. kapituluak irakurri ditugula, beraz haiei buruzko informazioa emango dut.

Teoriarekin hasi baino lehen, esan beharra daukat gaur egun "ebaluazio" terminoa oso gaizki definituta daukagula. Guretzako ikasle baten ebaluazioa bakarrik nota triste bat jartzea da, baina benetan ez gara konturatzen ebaluatzea garapena ikustea dela. Beraz, has gaitezen termino horren teoria aldatzen eta informatu gaitezen ondo ebaluaziori buruz:

Hasteko, lehenengo kapituluari begira hezkuntza formatibo eta elkarbanatuan ebaluazioa ikasteko metodoak azaltzen dira bertan. Gainera, ebaluazio eta kalifikazio desberdintasunak azaltzen dira, nonebaluatzeko kalifikatzea beharrezkoa ez dela esaten den. Gaur egun ebaluazio aldaera asko azpimarratu ditzakegu (autoebaluazioa, koebaluazioa...).

Hona hemen ebaluazio motak:

1. Ebaluazio formatiboa: Ebaluazio mota honek duen helburua irakasketa -ikasketa prozesu guztiak hobetzea da. Gainera, mota hau hiru hobekuntza alderdietan sakabanatzen da: ikasleak gehiago ikas dezaten, irakasleak euren irakasketa prozesua hobe dezaten eta ikasketa-irakasketa prozezua gertatzen ari den bitartean hobetzen joan dadin.

2.Ikasketarako ebaluazioa: Ebaluazio hau esan dezakegu ez dagoela bakarrik kalifikazioan oinarrituta, ikasketa prozesuan baizik, horrela ikasketa prozesua hobe dadin.

3. Ikasketan oinarritutako ebaluazioa: Banakoaren ikasketaren autoerregulazio gaitasunei eta bizitzan zehar emandako ikasketari erreferentzia egiten dio. Ikasleen parte hrtze aktiboarekin lotuta dago eta baita, ebaluazio prozesu eta egoera errealekin ere.

4. Formakuntza ebaluazioa: Ebaluazio mota haonek ikasketa propioaren kontrola eta autoerreflexioa garatzen du. Honetan bilatzen da ikaslea bere ikasketaren jarraipena egin dezan. Beraz, ikasleen gaitasun metakognitiboen garaenari erreferentzia egiten dio.

5. Benetazko ebaluazioa: Ebaluazio hau ikasleen parte hartzea sustazen du teknika, jarduerak eta herramientak egoera, jarduera eta gaiei era zehatzean aplikatuz.

6. Ebaluazio alternatiboa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren barne ebaluaketa sustatzen du, metodologia tradizionalak apurtzen eta metodo eta teknika berriak aplikatzen.

Honekin batera, esan dezakegu ikaskuntza-irakaskuntza prozesuekin nire ustez ikaskuntza hobekuntza garatzen da, pertsonen heziketa eta ikasgelaren hobekuntzarekin batera.

                                       Resultado de imagen de evaluacion

Hirugarren kapituluari begira, ebaluaziorako erabiltzen direnn errubrika eta eskalak bereizi egiten dira. Han ebaluazio instrumentu, eta metodoak ikusi ditzakegu.

Resultado de imagen de ebaluazio errubrikakResultado de imagen de ebaluazio errubrikak

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

"Estereotipo etiketak"