Kartografia- gorputzaren normalizazioa
Illich-ek pentsatzen zuen eskolak mugatzen gaituela zenbait gauza egitera, gauza berriak imaginatzera, hau da, irudimena etetzen duela esaten du. Pentsamenduak gure barnean sortzen direla esaten du eta kanporatu behar ditugula dio, baina egia da limiteak jartzen dizkigutela edozein gauza egiteko edo batzuetan debekatzen digutelako. Illich-en pentsaera eta gure iritziarekin batera, kartografia hau sortu genuen: Horretarako, kartografia honen atal bakoitzari esanahi bat eta arrazoi bat eman genion: -Txontxongiloa: hezkuntza sistemaren barruan txontxongilo izaera daukagu, gizarteak inposatu duelako. Ez ditugu mugimendu propiorik, izateko eskubiderik eta manejatuak izaten gara momentuoro. Arau batzuen barruan egon behar dugu beti eta horiekin apurtzeak, sistemaren kanpo geratzeak suposatuko luke. -Egunkari papera: komunikabideek etengabe manipulatzen gaituzte. Erlaziorik ez daukatela ematen duen arren, eskolako jendearen izaerak osatzen du eskolaren ...