Kartografia- gorputzaren normalizazioa

Illich-ek pentsatzen zuen eskolak mugatzen gaituela zenbait gauza egitera, gauza berriak imaginatzera, hau da, irudimena etetzen duela esaten du. Pentsamenduak gure barnean sortzen direla esaten du eta kanporatu behar ditugula dio, baina egia da limiteak jartzen dizkigutela edozein gauza egiteko edo batzuetan debekatzen digutelako.

Illich-en pentsaera eta gure iritziarekin batera, kartografia hau sortu genuen:





Horretarako, kartografia honen atal bakoitzari esanahi bat eta arrazoi bat eman genion:


-Txontxongiloa: hezkuntza sistemaren barruan txontxongilo izaera daukagu, gizarteak inposatu duelako. Ez ditugu mugimendu propiorik, izateko eskubiderik eta manejatuak izaten gara momentuoro. Arau batzuen barruan egon behar dugu beti eta horiekin apurtzeak, sistemaren kanpo geratzeak suposatuko luke.

-Egunkari papera: komunikabideek etengabe manipulatzen gaituzte. Erlaziorik ez daukatela ematen duen arren, eskolako jendearen izaerak osatzen du eskolaren izaera. Beraz, askotan etxetik ekartzen duguna ere islatzen da klase barruan. Askotan telebistan ikusten ditugun serie edo telebista saioak gure barnean barneratzen dute zenbait idei edo jarrera, manipulatzaile utsak baitira.

-Zuziriak: bakoitza bere buruan daukan ideiak edo iritziak adierazteko erabili genuen. Arazoa da hortik ezin direla atera, hezkuntza sistemaren erruz. Ikusten zen bezala, kolore eta zuziri betez dago burua, edozein pertsonarena bezala. Denok daukagu gure buruan gauzak aldatzeko ideak, baina inork ez ditu azalera ateratzen.

-Gorputza inguratzen duten hitzak: gizarteak inposatzen dituen etiketak adierazteko jarri genituen. Batzuetan etiketak onak izan daitezke, baina guk adierazi nahi duguna da gizarteak erabiltzen dituela era "txar" batean.

-Guraizeak: guraizeak erakusten dutena da nola gure barneko askatasun sentimendu hori kanpora ateratzeko aukera daukagun. Guraizeeren ondoan, erortzen ari diren hitzak, apurketa hori adierazten dute. Etiketekin bukatzea da helburu nagusia.

-Kateak: kateek adierazten dutena da nola guztiz lotuta gauden gizartera, eta gizarteak inposatzen dituen erabakietara. Honekin adierazi nahi duguna da kate horiek apurtu behar ditugula, eta bakoitzak erabaki beharko luke zer egin, nola jokatu eta etiketekin akabatu.

-Titiak: kartografian ikusten den moduan, titi bat "gizonezkoena" eta bestea "emakumezkoena" da. Hau ile gabeziarekin eta soinekoarekin lotu nahi dugu baita. Ile motza eramatea "gizonezkoekin" lotuta dago eta soinekoa eramatea "emakumezkoekin" berriz. Eskoletan arazoa izaten den zerbait da hau, izan ere eskola askotan uniformearen erabilera derrigorrezkoa da eta pertsona ugari ez dira eroso sentitzen eramaten duten arroparekin. Eskola batzuk ere segregatuak dira eta ez dute batere lagutzen. Gure ustez, ez da generoa kontuan hartu behar eta gutxiago eskola barruan.

-Sustraiak: gure pentsamenduak, barneko izaera, gure ideologia, sentimenduak... gure barnean jaiotzen dira, ez dira kanpoan jaiotzen.

-Loreak: bakoitzak barnean daukan koloreak eta bizipena adierazteko erabili genituen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

"Estereotipo etiketak"