"Estereotipo etiketak"


Klasean ikusitako bideo baten inguruko hausnarketa egitea nire iritzia emateko gauza ona izango zela iruditu zait. Gaia? Bueno, zaila da hitz gutxitan esatea, baina esan dezaket agian “gure gizartean dauden etiketen” gaiari buruz hitz egingo dudala. Homosexualitatea, heterosexualitateen etab-eko etiketei buruzko hausnarketa egingo dut.

Ez dakit oso ondo nola hasi, oso gai “ahul” bat dela pentsatzen baitut. Agian hasiko naiz adierazten nola ikusten dugun gure gizartean sexu norabideen desberdintasuna. Duela urte asko sexu bereko bi pertsonen arteko harreman “sendo” hori oso gaizki ikusita zegoen, eta oso zaila zen “armairutik ateratzea”. Orain, zorionez, egoera normalizatzen ari da, orain behintzat ez dago duela 50 urte zegoen hainbeste beldur hori zure sexu norabidea adierazteko (kontuz, horrekin ez dut esan nahi ez dagoenik).
Resultado de imagen de homosexualidad
Hala ere, harreman hauek onartzen hasi zirenetik, etiketak jartzen hasi ziren: homosexuala, gay, maricon, lesbiana… Zergatik? Esan nahi dut, zergatik izen desberdina jarri behar diogu pentsaera desberdina izateagatik? Horrek zer esan nahi du behar bada, guztiok kopia berdinak garela eta norbait “arau” horietatik ateratzen bada, pertsona desberdin bat izango dela? Ba nire iritziz ez.

Azkenean etiketa horiek jartzea, gure gizartean, kalte handia egin du. Pertsona asko oraindik ere beldurra dute etiketa horiek jarri diezaioten. Jarri dezagun adibideren bat. Askotan, gertatzen da orientazio sexual bat daukazula pentsatzen duzula, baina gerta daiteke, denbora igaro eta gero, norabide hori aldatzea edo pentsaeraz aldatzea, ez?. Ezin dezakegu etiketa bat jarri edo inor norabide bat aukeratzera behartzea. Azkenean hori da gizarteak egiten duena, behar bat, presio bat izatera behartzea. Askotan gertatzen da baita ere norbaiti galdetzen diogunean ze sexu gustatzen zaion, ez jakitea. Normalena da, nire ustez ezin duzu aukeratu alde bat edo bestea, inoiz ez da beltza edo zuria izango, grisa ere izan daiteke.

Nire iritzia gutxi gora behera laburtuz, esan dezaket ezin dugula beldurra izan gure ideiak edo pentsaera denon aurrean azaltzeko orduan. Pertsona bakoitza mundu desberdin bat da, eta ezin dugu inor baztertu, etiketatu, edo kritikatu bakarrik bere pentsamolde edo iritzien eraginez, edo hitz egin dudan bezala, gure sexu norabideengatik. Apurtu ditzagun etiketa horiek, “normalizatu” dezagun normala den gauza dena eta akabatu ditzagun gure gizartean dauden estereotipo txar horiekin.

Resultado de imagen de lgtb                        Resultado de imagen de homosexualidad



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)