Keinua, informazioa?


Klasean zenbait aurkezpen ikusi ditugu non argazki batzuk erakutsi diren gorputz-mugimendu eta hezkuntza arloarekin lotuta. Oso interesgarria iruditu zait eta orain nire argazki batzuen hausnarketa egiteko gogoak piztu zaizkit. Beraz, goazen idaztera pixkat!

Ainhoa eta biok zenbait argazki atera genituen, bai klasean bai klasez kanpo, baina nik bereziki bakar batzuekin geratzen naiz. Ez dira agian oso politak, ezta txundigarriak, baina niretzako behintzat badira esanguratsuak eta interesgarriak:


Hasteko, argazki hauekin hasiko naiz:
Hemen ikusi dezakegu gure klase kide batzuk klasean zehar. Denok daude eserita, isilik dirudite. Baina, badago zeozer benetan inpaktatu ninduena. Denok daude keinu bera egiten, eskuak ahora eramaten dituzte. Niretzako hori kezka keinua izan daiteke. Esan nahi dut, egoera ikusita , klasean daudela, agian lan bat edo azterketa bati begira pentsatzen daude eta kezkatuta daude. Argazki hauek gure hezkuntza sistemarekin erlazionatzen baditugu, esan dezakegu kezka eta larria direla elementu txar inportanteak gure hezkuntzan. Beti esan digute gure ikaskuntza lasai eta ondo eramateko, baina argazki hauekin demostratu dezakegu kezka gure egunerokotasunean dagoela konturatu barik. Hori da gehien gustatu zaidana, konturatu naizela keinu txiki batzuekin, pertsonaren egoera (pozik, kezkatuta…) ikusi dezakegula.

Bigarren argazki hau, kontraz, kalean ateratako bat da. Klasea alde batera utzita, gorputz eta hezkuntzaren erlazioa bilatzea agian zaila dela dirudi, baina edozein gauzarekin erlazionatu dezakegu. Adibidez, hemen ikusten dugu argazki oso sinple bat. Bi pertsonen itzala. Bi pertsona, semaforo baten atzean geldi berde jarri arte. Ez al dugu inoiz begiratu besteen edo gure itzaletan? Nire ustez edozein pertsonaren informazio ugari ematen du beltz forma horrek. Gorputz mugimenduarekin bakarrik, alegia. Begira dezagun, pertsona bat mugikorrarekin dago, agian klase kide, lagun edo familiarekin hitz egiten, ez dakigu. Bestea, ordez, gorputz tente eta besoak luzatuta dauzka, ez dirudi kezkatuta.


Guztia pixka bat laburbilduz, esan dezaket gorputzaren keinua informazio asko ematen digula, eta kasu honetan, klasean edo klasetik kanpo ikusten da. Beraz, hau guztia esanda, nire aholkua benetan gauza txikietan eta sinpleetan interesa jartzea da, benetan gauza asko ikasi baitituzulako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

"Estereotipo etiketak"