Sacristan eta ebaluazioa

Gaur klasean ebaluazioaren inguruko bideotxo bat ikusi dugu. Jose Gimeno Sacristan bere ikuspuntutik adierazten digu berarentzat zer den ebaluazioaren definizioa.

Zenbait gauza ebaluatzeko orduan desagertzen edo apurtzen dira, gauza guztiak ezin baititugu ebaluatu. Adibideren bat jartzekotan, esan dezakegu ikasleen jarrera ez dela aldatzen egun betetik bestera. Beraz, guk baloratu dezakegu eguna neurri bat jarri gabe. Betidanik nahi izan duguna izan da dena ebaluatu objetibo batekin, baina Sacristanek esaten duen bezala, ebaluazio bat baloratzean datza, eta ez puntuaketan.

Imagen relacionadaArazorik larriena hezkuntzan gobernuen poterea da. Haien funtzioa hezkuntzan dauden gauzak aldatzea eta "hobetzea" da baina benetan bere lana izan beharko zen gizartean dauden desberdintasunetan sartzea eta arazoak konpontzea. Umeak ingelesa, hizkuntzak menperatu beharko lukete, baina gobernuen sistema kasu batzuetan debekantzen du. Hortaz, gobernuari arrazoiak eman behar diogu esateko dagoen sistema ez dela aproposena, eta ebaluazio sistema hori agian hoobetu genezakeela.

Gure egunerokoan irakasleak sistemari jarraituz, bakarrik boligrafo, arkatz azterketetetan oinarritzen dira. Agian oinarritu beharko ginen ikasleak esaten duten ideietan, eta ez notan. Bakarrik edukietan oinarritzen gara, idazkera eta adierazteko metodoak ebaluatu barik, beraz gauza horiek ezin dira hobetu.

Laburbilduz, esan dezakegu gobernuak bakarrik produktu finalean oinarritzen direla, eta zoritxarrez ikasleek gaur egun bakarrik nota bat garela, zenbaki bat.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

"Estereotipo etiketak"