Proiektuetan oinarritutako metodologia
Kaixo Guztioi!
Klasean ikusitako hainbat metodologia desberdin ikusi ditugu. Aintzinean ikaskuntzarako hainbat modelo desberdin erabiltzen ziren, baina gaur egun oso desberdinak dira. Beraz, ikaskuntza metodologia berriei buruzko hausnarketa egingo dut.
Hasiko naiz proiektuetan oinarritutako metodologiarekin. Proiektu lan hau ez da bakarrik ikastetxean edo klasean lantzen den metodologia, baizik eta beharrezko den ikaskuntza ulertzea daukagun momentu aldaeran. Orain arte egondako sisteman, irakasleen lana bakarrik zen informazioa ematea, baina gaur egun, XXI. mendean gaudela, ezinbestekoa den fektore bati jarraitzen diogu: gaur egun beharrezkoa da ikasleek etortzen zaien etorkizunerako prestatzea, eta ematen zaien informazioa erabiltzen jakitea eskolaz kanpo, familian, gizartean edo lan bizitzan.
Metodologia berri hau beraz, betidanik egondako metodologia apurtzen du, alde batera liburuak, disziplinak eta ordutegiak usten. Honek sustatzen du irakasle-irakasle harremana, informazioa hobeto antolatzeko eta estrukturatzeko. Gainera, klasean bertan landutako gaiak prestatuko dira, ikaskuntza esperientziak lortzen eta ez bakarrik liburu bat edo azterketen bidez. Hau da, ikasketa adierazgarria eta globalizazioa sustazen du, lan kolaboratiboa sustatuz.
Beraz, zeintzuk dira metodologia honen heburuak?
- Ikasleei ahotsa ematea
-Ikasle protagonistak izatea
-Lan kolaboratiboa, kooperazioa
-Kuriosistatea sustatzea
-Originaltasuna lortzea
....
...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina