Bukaera!

Kaixo guztioi!

Sarrera honekin bukaera ematen diot lauhilabete honetan Didaktika Orokorran emandako ideien koadernoari.

Lauhilabetea laburbiluz, hasteko lehenengo egunetan gorputzaren normalizazioa klase barnean zein kanpokaldean ikusi genuen, eta hori buruzko zenbait argazki ikusi genituen, non gorputzak momentu orokorretan ze informazio ematen digun adierazten duen. Gero, hurrengo egunetan bideotxo batzuk ikusi genituen estereotipo eta etiketen inguruan. Gaia interesgarria iruditu zitzaidan, eta estereotipoen hausnarketa bat egitea idei hona iruditu zitzaidan. Honekin batera eta gai honekin lotuta, Paul B. preciadoren elkarrizketa bat ikusi genuen, bera filosofo feminista bat da eta etiketei buruzko iritzia ematen digu eta nola afektatzen du horrek eskola inguruan. Azkenik, niri iritzia eman nun niretzat zein den  eskolaren papera gorputzaren normalizazioa idatziz.

Estereotipo, etiketen edo gorputzaren normalizazioak alde batera utziz, klasean sakondu ginen batez ere Ivan Illich-en teorietan. Honetarako, taldez talde banatu ginen eta hiru mutzotan, kapitulutan ikusi genituen (crítica de las herramientas, el ritual del progreso eta la convivencialidad) eta galdera batzuk egin genituen haren inguruan. Gure kasuan, Illich-en "el ritual del progreso" kapitulua tokatu zitzaigun eta irakasleak performance bat egitea proposatu zigun. Beraz, "errepresentazio bat" egitea pentsatu genuen, aldaketak ez du aurrerapena esan nahi esaldia jarraituz. Egin genuena izan zen Moda gaia hartu eta adierazi nola urteak pasa ahala aldaketak egon diren, baina era desberdin batean.

Saio batean, gure irakasle begiradari buelta ematea proposatu genion geure buruari. Hau da, beti ikasle lekuan egon gara eta begirada desberdinarekin ikusi ditugu gure irakasleak. Orain, aldiz, guk izango gara irakasle hoiek eta ikasleen begirada ikustea tokatzen zaigu. Nola egin genezake hori? Zertan oinarritu behar gara? Galdetu genion geure buruari, eta pixka bat pentsatu ostean, hausnarketa egitea eta nire iritzi pertsonala zuekin konpartitzea pentsatu nuen.

Gorputzaren normalizaioarekin eta Illich-ekin bueltan, irakasleak proposatu zigun Kartografia bat egitea. Zer izango ote da hori? Galdetu nion neure buruari. Ondo azaldu eta gero eta adibideak ikusi eta gero idei oso aproposa iruditu zitzaidan. Nire ustez, oso tailler polita eta interesgarria izan zen, ikusi baitgenuen bakoitzak adierazi nahi zuten ideiak baina kartografia eta iritzi guztiz desberdinekin.

Beste saio batean, konpetentziei buruz hitz egin genuen, eta ideiak hobeto ulertzeko Jose Moya eta Sacristanen iritziz konpetentziak zer diren entzun genuen bideo batez. Hortaz, galdera batzuk egin genituen horren arabera, gauzak hobeto ulertzeko eta laburpen txiki bat egin nuen. Sacristanekin jarraituz, hurrengo egunetan beraren ustez ebaluazioa zer den eta nola antolatzen den ikusi genuen bideotxo batez, eta horrekin hausnarketa bat egin nuen baita ere.

Azkenengo saioetan, Curriculumean sakondu ginen eta haren ezaugarriak ikusi genituen. Bertan, curriculumaren definizioa eta motak bereizi genituen. Honekin batera ikaskuntzan dauden metodologien berri eman genuen (proiektuetan oinarritutako metodologia, arazoetan oinarritutako metodologia eta kasuetan oinarritutako metodologia), eta bakoitzak ze adierazten duen laburpentxoak egin nituen, ondo ulertzeko. 

Metodologiekin batera, IK/KI (ikasten kooperatzen, kooperatzen ikasten) ikusi genuen. Bertan, metodologia desberdin bat ikusi genuen, talde eta kooperazio metodologia eta nola horrek ikasleen ikaskuntzan joera positiboa dakarren. 

Azkenik, Sacristanen ebaluazioa berriro gogora eraman genuen, eta "Buenas practicas docentes" irakurri nuen (1 eta 3. kapituluak).Ebaluazio motak eta ebauazioari buruzko informazioa ematen zen han. Hari buruzko hausnarketa egin nuen, txostenean agertzen zen informazioa gehituz. 

       
                    



Hau guztia esanda, hau izan da gutxi gora behera lauhilabete honetan landu duguna. Interesgarria iruditu zait beraz sarrera honetan nahi duzuen informazioa uzten dizuet Didaktika Orokorraren inguruan. Espero dut gustatu izatea eta disfrutatzea!


Agur bero bat, Irati.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Arazoetan oinarritutako metodologia

Kapitulu I, III. (Ebaluazioa)

"Estereotipo etiketak"