Bukaera!
Kaixo guztioi! Sarrera honekin bukaera ematen diot lauhilabete honetan Didaktika Orokorran emandako ideien koadernoari. Lauhilabetea laburbiluz, hasteko lehenengo egunetan gorputzaren normalizazioa klase barnean zein kanpokaldean ikusi genuen, eta hori buruzko zenbait argazki ikusi genituen, non gorputzak momentu orokorretan ze informazio ematen digun adierazten duen. Gero, hurrengo egunetan bideotxo batzuk ikusi genituen estereotipo eta etiketen inguruan. Gaia interesgarria iruditu zitzaidan, eta estereotipoen hausnarketa bat egitea idei hona iruditu zitzaidan. Honekin batera eta gai honekin lotuta, Paul B. preciadoren elkarrizketa bat ikusi genuen, bera filosofo feminista bat da eta etiketei buruzko iritzia ematen digu eta nola afektatzen du horrek eskola inguruan. Azkenik, niri iritzia eman nun niretzat zein den eskolaren papera gorputzaren normalizazioa idatziz. Estereotipo, etiketen edo gorputzaren normalizazioak alde batera utziz, klasean sakondu ginen batez er...