Irakasleen begirada
Orain arte ikasle bezala jokatu eta begiratu diogu gure inguari. Klasea beste ikuspuntutik ikusten genuen, hogeitapiko ikaskide ondoan izanda eta bakarrik irakasle bat. Ez al gara inoiz irakaslearen ikuspuntuan jarri? Hau da, badakigu nola ikusten diegun guk gure irakasleei baina, haiek guri?
Ikastetxe eta klase bakoitza mundu bat da, experientziaz esan dezaket ikastetxe batzuetan desberdintasun gehiago ematen direla ikasleen artean beste ikastoletan baino. Adibidez, ikastetxe publikoetan, gehago ikusten dira ume atzerritarrak, kolorekoak hemengoekin konparatuz. Honek ikasleen artean batzuetan desberdintasunak edo aurreiritziak sortzen ditu haien inguruan.
Hala ere, ematen dira kasuak non umeak baztertuak sentitzen diren familiaren egoera haien artean partekatzean. Ume batzuk bakarrik aita edo amarekin bizi dira, edo ekonomikoki ez daude besteen egoera berdinean, eta haientzat suposatzen du desberdina izatea. Horrelako adibide pila aurki ditzakegu, baina ez gara konturatzen helduak garen arte.
Irakasle begirada beraz oso importantea da. Honek funtzio asko ditu klasean umeekin praktikan jartzeko. Lehendabizi, ume bakoitza ezagutu behar du. Bere egoera klasean, bere kideekin daukan harremana, familia... horrela edozein arazo egoterakoan rest egon dadin laguntzeko.
Beste alde batetik, irakaslearen funtzio nagusia da bere ikasleen harteko desberdintasunekin bukatzea. Klasearen egoera ondo aztertu ondoren, ikusi eta pentsatu beharko luke nola konpondu arazo horiek edo nola aurre egin. Batez ere irakatsi behar die ikasleei nola denok gure desberdintasunak dauzkagun, baina baita ere ikustea nola denok berdinak garen eta inork ez dela bestea baino hobea.
IRAKASLE GOGOETA
Pertsonalki uste dut ezinbestekoa dela irakasle bezala jardun baino lehen, honako gogoeta hau egitea. Irakasle bakoitzak jakin behar du edo proposatu behar ditu bere helburuak, edo pentsatu behar du nola jokatuko duen klase baten aurrean.
Esan bezala klase bakoitzean ikasle oso desberdinak izango ditugu, eta aldez aurretik idei bat eraman beharko dugu edozein arazoren kontra aritzeko. Gogoeta ez bagenu egingo, eta guztiok berdin izango balira bezala jokatzen badugu, arazo berriak sortuko lirateke. Esan nahi dut, egia da ikasle guztiak berdin izango balira bezala jokatu beharko genuela, baina inposible da. Nire ustez ikasle bakoitzak mundu desberdin bat da eta bakoitza bere ezaugarriak ditu. Agian ezin diozu eskatu bi ikasleei gauza bera egitea bat ezin duelako edozein motiboengatik (dislexia...etc).
..........Beraz, hartu dezagun momentu bat eta has gaitezen pentsatzen........
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina