Irakasleen begirada
Orain arte ikasle bezala jokatu eta begiratu diogu gure inguari. Klasea beste ikuspuntutik ikusten genuen, hogeitapiko ikaskide ondoan izanda eta bakarrik irakasle bat. Ez al gara inoiz irakaslearen ikuspuntuan jarri? Hau da, badakigu nola ikusten diegun guk gure irakasleei baina, haiek guri? Ikastetxe eta klase bakoitza mundu bat da, experientziaz esan dezaket ikastetxe batzuetan desberdintasun gehiago ematen direla ikasleen artean beste ikastoletan baino. Adibidez, ikastetxe publikoetan, gehago ikusten dira ume atzerritarrak, kolorekoak hemengoekin konparatuz. Honek ikasleen artean batzuetan desberdintasunak edo aurreiritziak sortzen ditu haien inguruan. Hala ere, ematen dira kasuak non umeak baztertuak sentitzen diren familiaren egoera haien artean partekatzean. Ume batzuk bakarrik aita edo amarekin bizi dira, edo ekonomikoki ez daude besteen egoera berdinean, eta haientzat suposat...