Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018

"Estereotipo etiketak"

Irudia
Klasean ikusitako bideo baten inguruko hausnarketa egitea nire iritzia emateko gauza ona izango zela iruditu zait. Gaia? Bueno, zaila da hitz gutxitan esatea, baina esan dezaket agian “gure gizartean dauden etiketen” gaiari buruz hitz egingo dudala. Homosexualitatea, heterosexualitateen etab-eko etiketei buruzko hausnarketa egingo dut. Ez dakit oso ondo nola hasi, oso gai “ahul” bat dela pentsatzen baitut. Agian hasiko naiz adierazten nola ikusten dugun gure gizartean sexu norabideen desberdintasuna. Duela urte asko sexu bereko bi pertsonen arteko harreman “sendo” hori oso gaizki ikusita zegoen, eta oso zaila zen “armairutik ateratzea”. Orain, zorionez, egoera normalizatzen ari da, orain behintzat ez dago duela 50 urte zegoen hainbeste beldur hori zure sexu norabidea adierazteko (kontuz, horrekin ez dut esan nahi ez dagoenik). Hala ere, harreman hauek onartzen hasi zirenetik, etiketak jartzen hasi ziren: homosexuala, gay, maricon, lesbiana… Zergatik? Esan nahi dut, zergatik i...

Keinua, informazioa?

Irudia
Klasean zenbait aurkezpen ikusi ditugu non argazki batzuk erakutsi diren gorputz-mugimendu eta hezkuntza arloarekin lotuta. Oso interesgarria iruditu zait eta orain nire argazki batzuen hausnarketa egiteko gogoak piztu zaizkit. Beraz, goazen idaztera pixkat! Ainhoa eta biok zenbait argazki atera genituen, bai klasean bai klasez kanpo, baina nik bereziki bakar batzuekin geratzen naiz. Ez dira agian oso politak, ezta txundigarriak, baina niretzako behintzat badira esanguratsuak eta interesgarriak: Hasteko, argazki hauekin hasiko naiz: Hemen ikusi dezakegu gure klase kide batzuk klasean zehar. Denok daude eserita, isilik dirudite. Baina, badago zeozer benetan inpaktatu ninduena. Denok daude keinu bera egiten, eskuak ahora eramaten dituzte. Niretzako hori kezka keinua izan daiteke. Esan nahi dut, egoera ikusita , klasean daudela, agian lan bat edo azterketa bati begira pentsatzen daude eta kezkatuta daude. Argazki hauek gure hezkuntza sistemarekin erlazionatzen baditugu, esa...